Talde bat

3 kantari perkusionista euskaldun : Pierre, Xan eta Jamixel.

Hizkuntza bat

Euskara : euskal kantu tradiozionalaren hizkuntza, bihotzeko hizkuntza, haien hizkuntza.

Musika bat

Askatasuna ezinbestekoaren zerbitzuko. Sinpletasuna, Elegantzia, Emozioa.

divider

- Kontzertua -
Konzepto intimoa

Lehen doinutik giroa emana da. Argia, apainketa neurritsua… arreta guzia hirukoteari eta bereziki bere musikari emana zaio. Eszenaratze soil batean, Kalakanek entzuleak eta musikariak biltzen ditu, musikak emaiten dituen sentsazioen inguruan.

Iraganaz harro eta errespetuz beteak, etorkizunari osoki zuzenduak, haien kultura milenarioaren modernitatea orainean idaztea dute helburu.
XVgarren mendetik gaur egunerainoko kantuak eskeintzen dituzte, haien konpozioei lekua utziz ere.

Hori dena « bibrazioan », « emozioan » eta « energian » ezartzeko haien ahotsak eta perkusioak erabiltzen dituzte, mendeetan « garaikideak » izan diren eta izen esoterikoak dituzten hainbat instrumentu tradizionalekin batera : txalaparta, txirula, tobera, pandero, xilintx… eta Indiatik etorritako harminioa.

DISKOAK