LAMIN TOUR 2017

Kalakan eta Duo l’Incontroren arteko proiektu berria martxan dago : LAMIN. Udara huntan biratxo bat antolatua da Euskal Herriko eta Frantziako eliza batzuetan elkarlan hunen estrenatzeko.

Francesca Romana Di Nicola harpista italiarrak eta Itziar Lujanbio Ernabide oboista euskaldunak dute osatzen “Duo l’Incontro” bikotea. Musika klasikoaren bidetik hainbat urtez ibili eta gero, baroko errepertoriotik musika garaikideetara paseatuz, euskal kantu tradizionalarekin esperientzia bizi nahi izan dute. Topaketa honetan, talde bakoitza bestearen unibertsoan sartzea izan da ariketa, musika arin bezain goxoa izanez emaitza.

Proiektu berri honetan, dimentsio berri bat emaiten diote euskal kantuari harpa eta oboeak. Musika barrokoaren eta melodia tradizionalen arteko nahasketa. Italiar textu eta euskal olerkien topaketa…

Sarrerak erosteko :