Kalakan & Alexander Arkhincheev

Herria : Maule

Lekua : Maule Baitha
Ordua : 19:00
Sarrerak erosteko lotura HEMEN

Alexandre ARKHINTCHEEV : Buriatiako (Siberia) kantari difoniko onenetariko bat da gaur egun. Hango kantuak bermoldatzen ditu bai eta bere konposizioak sortzen ere.

Bizitzaren iturri sakonenak orroitarazten ditu kantu difonikoaren soinu leizetsuak eta entzule bakoitzak dituen arima barneko espirituak iratzartzen ditu.

[EUS] Alexander eta Kalakanen arteko elkarlanak jadanik arrakasta haundia izan zuen 2017ko abendoan. Bi unibertso tradizionaletako instrumentu eta kantu nahasketa desberdinak, osotasun bakar batean sartzen direnak.

Barneko bake eta harmonia sensazio batekin bukatzeko modua. Ikusteko !